Euskara sustatuz

Noiz? Abenduak 3, osteguna

Zer ordutan? 16:30-18:00

Non? Garate gela (DBS) edo online

Aurten TEDxUDeustoSalon-eko ekitaldia berria egingo dugu urtero bezala. Euskaraldia dela eta gai bezala Euskaraldia hautatzea ikusi dugu egokiena.

Zer da Euskaraldia? Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Hau da, Euskararen erabilera sustatzeko ariketa soziala.


2020ko TEDxUDeustoSalon-eko edizioan hurrengo hizlariak izango ditugu gurekin, Euskaraz hitz egiten noski!

Jon Plazaola

Aktore eta humorista

  • “Allí Abajo”-n Iñaki
  • Hurbila, naturala eta eta gogotsua.
  • Hitz egingo duen gaiaz: Humorea Euskaraz
  • Ikusi bideoa

Getari Etxegarai

Aktore eta zuzendaria

  • “Barre Librea” EiTB-n
  • “Amatasuna taularen gainean”
  • Hitz egingo duen gaiaz: Zuzendaria eta Ama izan aldi berean
  • Ikusi bideoa

13B Taldea

Guillermo Gil eta Libe Urrutia

  • Abesti akustikoak jotzen ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
  • Talde berria izanda ere, zenbait abesti propio dituzte.
  • Ikusi bideoa

Hizlari hauek, gehi artistaren bat, aurrez aurreko zein online moduan ikusteko aukera izango dugu datorren ostegunean. Horretarako sarrerak esteka honen bidez erreserbatu behar dira dohanik (berdin da online edo aurrez aurreko eran). Lehenengoek aurrez aurreko aukera edukiko dute edukiera bete arte.

TEDxUDeuston ere, EUSKARA GEHIAGO, GEHIAGOTAN eta GEHIAGOREKIN.

Skip to content